Saio honetan, hasteko, bi bideo ikusi ditugu. Bi bideoetan artea eta plastika lantzeko modu ezberdinak eta interesgarriak ikus
i genituen. Lehenengo bideoan, Richard Serraren lan batean oinarrituz, praktiketan zegoen ikasle batek Haur Hezkuntzako 5 urteko gela baten proiektu bat aurrera eraman zuen. Oso proiektu desberdina eta interesgarria iruditu zaigu. Plastika arloa eskulanetatik eta margoketatik harago darama. Haurrak oso gustura aritu ziren. Tamalez, proiektu hau denbora oso laburrean landu zen, besteak beste, espazio eta irakaslearen denbora faltagatik.
Beste bideoan, Zarauzko eskola batean praktiketan zegoen beste ikasle batek egindako jarduera ageri da. Ostiral arratsalde batean eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, Zarauzko hondartzara joan ziren Getari margotzera. Bakoitzak paperean islatu zuen ikusten zuena. Jarduera hau oso interesgarria iruditu zaigu. Gainera, bat-batean sortutako ideia bat izan zen eta ez du aurre prestakuntzarik behar. Hemen argi ikusi dugu, plastika egiteko inguruneaz baliatu gaitezkeela, ez dugula aparteko materialik behar, gogoa eta gauza berriak egiteko grina baino ez.
Behin bideoak ikusita, gure bideoarekin jarraitu genuen. Argazkiak ordenagailura pasatzeko arazoak izan genituen, beraz ezin izan genuen gauza handiegirik egin. Hala ere, bideoa egiteko erabiliko dugun programarekin, Movie Maker, saiakera ezberdinak egin genituen bideo eta argazki ezberdinekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario